2019ko FICA festibalaren epaimahaia II. edizioko lehenengo aukeraketako filmak ikusteko eta haien inguruan eztabaidatzeko bildu da

fica-festival_noticias-oebzsven59vbqjou3p8fge3j2sttn3ua8x4xi3gbd4

Atzo, urriak 15, asteartea, Nazioarteko Atletismo Film Festibalaren (FICA) II. edizioko epaimahaikideak bildu ziren aurtengo festibalera aurkeztu diren lanak ikusteko eta haien inguruan eztabaidatzeko eta haietatik lehenengo aukeraketa bat egiteko. Azaroaren 4tik 9ra izango da FICA festibalaren II. edizioa

 

Edizio honetan garaile gertatzen direnek Festibalaren azken egunean, azaroaren 9an, larunbata, jasoko dute saria, Donostiako Aquariumean. Sari hauek emango dira:

  • Epaimahaiaren lehenengo saria, 1.500 eurokoa, eta urrezko Aquiles saria.
  • Bigarren saria, 1.000 eurokoa, eta zilarrezko Aquiles.
  • Epaimahaiaren hirugarren saria, 500 eurokoa, eta brontzezko Aquiles.

Aurten, 5 pertsonak osatuko dute epaimahaia, nola atletismoaren arloan ezagunak direnak hala zinemazaleak:

Sandra Myers, epaimahaiburua, atleta eta musikologoa da. Zilarrezko domina eskuratu zuen Sevillako 1991ko Pista Estaliko Munduko Txapelketan, eta brontzezkoa Tokioko 1992ko Munduko Txapelketan, 400 m-tan; Europako txapelduna da 200 m-tan, eta Espainiako errekorra du 100 m-tan. Horrez gain, Reina Sofia saria eman zioten, 1991ko kirolari espainiar onena izendatu zuten, eta Hezkuntza eta Kultura Ministerioak kirol-merituaren zilarrezko domina eman zion 1992an. Musikan ere nabarmendu da: 2019ko irailetik, Musikologiako katedraduna da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.

Jorge Barrio Zuzendaritza Zinematografikoan diplomaduna da; egun, Gidoi eta Sorkuntza Zinematografikoko irakaslea da Imval ikus-entzunezkoen eskolan, eta zinema-tailerrak ematen ditu. Bestalde, Laimar Films ekoiztetxea sortu zuen, eta 20 film labur baino gehiago ekoiztu ditu haren bidez; ekoizle, zuzendari eta zuzendari laguntzaile gisa aritzen da.

Juan Querejeta ekonomialaria da, eta oso gustuko du kultura (batez ere zinema eta antzerkia); Cine Club Colegio Mundáiz sortu zuen. Figurante gisa ere aritu da hainbat filmetan, baita aktore gisa ere antzezlanetan eta telebistako iragarkietan. Donostia Zinemaldiko epaimahaikidea izan da Ateneo saria emateko.

Michel Laserre International Association of Athletics Federations (IAAF) elkarteko editore nagusia, ikus-entzunezko artxiboen burua eta ekoizlea da, eta IAAFen Londreseko 2017ko Munduko Txapelketan ezarri zuen IAAFen Zinema Proiektua. IAAF WU23 Film Competition ere sustatu du. Jarduera profesionalarekin batera, Michelek proiektu artistiko ugari gauzatzen ditu: film luzeak eta laburrak, performanceak, instalazio artistikoak, erakusketak, musika-albumak eta kontzertuak.

Azkenik, Gerardo Cebrián atletismoko esatari teknikoa izan da Teledeporten 2012tik gaur egun arte. Espainiako Atletismoko Errege Federazioaren prentsa-burua izan da hiru hamarkadatan baino gehiagotan, prentsa-burua nazioarteko atletismo-txapelketetan, eta atletismoko Espainiako selekzioaren prentsa-burua Europako eta munduko txapelketetan.

 

Facebook
Google+
Twitter
Pinterest
FICA Festival

FICA Festival

FICA News

Nazioarteko Atletismo Film Festibala
Festival Internacional de Cine de Atletismo
International Athletics Film Festival

Legal