FICA Festibal aurkezten da komunikabideen aurrean

Presentación oficial del Festival Internacional de Cine de Atletismo en San Sebastián.
Fica noticia presentación

Gaur goizean aurkeztu egin da FICA Festibala Donostian, Nazioarteko Atletismo Film Festibala. Festibal berri honen aurkezpena Victoria Eugenia Antzokian izan da.

Baina, zer da FICA? Ekitaldi hau, kultura, kirola eta zinema biltzen du atletismoaren kultura berreskuratzeko. “Atletismoa pistetatik harantz gizarteratzea” dela asmoa dio Juantxo Sabadiek.

FICA Festibala 2018ko azaroaren 6tik 10era ospatuko da, Donostiako Antzoki Zaharrean. Aldi berean/gainera/beste aldetik , Iruneko Amaia Zineman eta Ficoban ospatuko dira beste emanaldi eta mahai-inguru batzuk.

Prentsaurrekoan bildu dira: Juantxo Sabadie (FICA Festibalaren zuzendaria), Jon Insausti (Kulturako zinegotzi ordezkaria), eta Iñaki Iturrioz (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zerbitzuburua).

“Mundu osoan ospatzen den Atletismo Film Festibal bakarra da”

FICAk 2 sail bereizi biltzen ditu. Sail Ofiziala: Atletismoaren kultura sustatzeko hautatutako filmen erakustaldia eta proiekzioa.  Lehiaketa saila: Lehiaketara aurkeztutako film luzeak, film laburrak eta dokumentalak, ekoizleak, zine- eskolak, partikularrak, zinegileak… betiere atletismoa gaitzat hartuta, errealitatea, fikzioa, animazioa… izanda ere.

Facebook
Google+
Twitter
Pinterest
FICA Festival

FICA Festival

FICA News

Nazioarteko Atletismo Film Festibala
Festival Internacional de Cine de Atletismo
International Athletics Film Festival

Legal