Fiz. Puro Maratón

  • Urtea: 2013
  • Zuzendaria: Rodrigo Moro
  • Ekoizlea: Oihana Olea, Alex Calabuig, Jose Luis Garay (Altube Filmeak)
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 72'
  • Generoa: Dokumentala
FICA Festival Peliculas fiz puro maraton

Sinopsia

Martín Fizek—Europako eta munduko maratoiko garaileak eta Kiroleko Príncipe de Asturias Saridunak—kirolari baten balio goresgarri guztiak hezurmamitzen ditu: langile nekaezina eta duintasunaren eta superazioaren eredu.

Txikitandik zaildu zen Euskal Herriko landa-eremuko proba latzetan, eta bere karreran hainbat eta hainbat oztopo jasan ondoren, munduko maratoiaren goren mailara heltzea lortu zuen Martínek. Arrakasta handiko historia berea, baina porrotak eta nahigabeak ere tartean direla. Fiz. Puro maratóndokumentalak bide luzeko lasterketaren munduan murgiltzen gaitu, proba famatu, zorrotz eta handienean: maratoia. Bizitza bezain gogorra, Martínen beraren bizitza bezala. Dokumentalean, pertsona apal eta xume baten historia kontatzeko atzeoihala dira garaile honek kirolean izan dituen lorpenak.

Martínek dominez jositako palmares bat baino askoz ere gauza handiago bat lortu du: hedatzera eman ditu bere etsenpluarekin, zintzotasuna, solidaritatea, gizatasuna eta sakrifikatzeko gaitasuna bezalako balioak. 

Beste proiektuak

© All rights reserved

Made with ❤️ by FICA Festival