Nazioarteko Atletismo Film Festibala Donostian sortua da, kulturaren, kirolaren eta zinemaren arloko ekitaldi bat izateko, atletismoaren kultura sustatzea helburu hartuta.
FICA ez da elikatuko zinema komertzialaz; zinemaldi honen asmoa baita proiekzioaretoetan erakustea irudiak, istorioak, dokumentalak, film luzeak, laburrak, fikzioa, nork bere burua gainditzeko errealitateak, entrenamendu nekezak, errekorrak eta, jakina, goimailako lehiaketa eta ekitaldi guztien erakustaldiak eta proiekzioak eskaintzea, ahanzturatik atera eta argitara aterako ditugunak zaleentzat, egun horietan atletismoa haien zainetatik isurtzea delako gure nahia.
“FICA Munduan den Atletismo Zinemaldi bakarra da”
– Helburu nagusia
Atletismoa pistetatik harantz gizarteratzea, alegia, aurkezpen-eremutik, maratoitik, herri-lasterketatik, jauzien korridoreetatik, irteera-takoetatik, pertikatik; elkarraldi bat sortzea, atletarentzat, runner-arentzat, entrenatzailearentzat, zinegileentzat, kulturarentzat, ikus-entzunezkoen munduarentzat, epaileentzat, medikuentzat, managerrentzat, lasterketen antolatzaileentzat, desgaitasuna duten atletentzat, IAAFentzat, Federazioentzat, hedabideentzat, klubentzat, telebistentzat.
FICA atletismoaren arloan erreferente bilakatzea da asmoa, atletismoaren familia osatzen duten eragile guztiak barnean hartuko dituena.
Helburua etorkizunari begira: Atletismoaren bitartez Donostia munduan proiektatzea. Gure izarrak eta antzezleak izango dira atletismoaren atletak eta eragileak.