Documental 75 aniversario del Cross Internacional Juan Muguerza de Elgoibar

  • Año: 2018
  • Director: Juanan Legorburu
  • Producción: ETB
  • País: España
  • Duración: 27'
  • Género: Documental
FICA Festival Peliculas Cross Mintxeta copia

Sinopsis

Elgoibarko Nazioarteko Krosaren 75 urteko ibilbidea laburbiltzen du dokumentalak. Juan Mugertzaren figura aintzat hartuta, Elgoibarko Club Deportivok herrian kros bat antolatzeko burutazioia izan zuen eta hala abiatu zen Mugertzaren Oroimenezkoa, 1943an. Club Deportivori Egotoki elkarteak hartu zion lekukoa. Anbolo loroak hitz egingo balu! Egotokiren ondoren Mintxeta elkartea etorri zen eta horrela iritsi da krosa 75. urteurrenera. Aldaketa askorekin iritsi ere: hasieran Elgoibarko kale eta baserri bideetan egin zuten, gerora, Lerungo barruti bereziak hartu zuen krosa eta, gaur egun,  Mintxeta da munduko kroslari onenen habia. Horixe baita kross honen berezitasuna: garaian garaiko munduko izarrik handienak etorri izan direla Elgoibarrera, nola Lerun zaharrera, ala Mintxeta berrira. Prudentzio Aierrak estreinatu zuen palmaresa eta Mamo Wolde, Belen Azpeitia, Carlos Lopes, Ngugi, Kipkoech, Gebrselassie, Tergat, Edith Masai, Bekele, Cheptegei eta Ruth Jebetek, beste askorekin batera osatu dute Elgoibarko Krosaren palmares ezin aberatsagoa. Aitzindari izan zen, era berean, emakumezkoen krosa antolatzerakoan, eta bakarra da munduko txoko ezberdinetatik datozen korrikalariak hartzerakoan etxean baleude bezala sentiarazteko egiten duen ahaleginean. Garai ezberdinetako alkateen testigantzek bere tokian kokatzen dute garaian garaiko Elgoibarko Krosa. Eta toki hori Euskal Herriko mugetatik harago doa. Mugertza Krosa, Elgoibar munduratu duen krosa baita.

Otros proyectos

© All rights reserved

Made with ❤️ by FICA Festival